Sormena lantzen, familian
35 bat lagunek hartu dute parte ostiralean egindako Hip Hip Urri! ekimeneko tailerretan.
Hip Hip Urri! ekimena Ormaiztegira iritsi da aurten. Ostiralean, 35 bat lagunek hartu zuten parte Ikertze Kultur Elkarteak antolatutako tailerretan. Bi txanda egin zituzten, eta udaletxe azpian sorkuntza prozesuak landu zituzten familiek. Familietan kultur aisialdia sustatzeko helburuz abiatutako ekimena da Hip Hip Urri, gazteak txikitatik ohitu daitezen kultura kontsumitzera. Urriko asteburuetan familiei zuzendutako tailer artistikoak antolatzen dituzte artista desberdinek gidatuta. Aurten, Donostiaz gain, Itsasondon eta Ormaiztegin egin dituzte jarduerak.