Gaurko irakurle taldearen saioa, bertan behera
Udalak adierazi du "ezbehar bat dela medio" atzeratu behar izan dutela saioa. Data berria zehaztu bezain laster jakinaraziko dute.
Ormaiztegiko irakurle taldeak gaur izan beharko luke urteko bigarren saioa, baina bertan behera geratu da. Udalak jakinarazi duenez, “ezbehar bat dela medio” atzeratu behar izan dute. Data berria zehaztu bezain pronto zabalduko dute jakinarazpena. ‘Cisnes salvajes’ liburua zuten gaur lantzekoa Monica Leivarekin, baina hurrengo baterako utziko dute. Irakurle tertulien egitarauko gainontzeko datek bere horretan jarraituko dute. Urteko hirugarren saioa abenduaren 14an izango da. Miriam Lukik gidatuta, Jokin Muñozen ‘Antzararen bidea’ jorratuko dute.