Ate irekien eguna da gaur Legazpiko Nerabeentzako zerbitzuan
DBH-1eko ikasleak goizean izan dira Gazte-txokoan, eta arratsaldean gurasoen txanda izango da. Zerbitzua eta bertan lan egiten duten hezitzaileak ezagutzeko aukera izango dute.
Ikasturte berriarekin batera, Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak ate irekien jardunaldia antolatu du gaurko, Nerabeentzako Zerbitzua ezagutzera emateko eta bertan lan egiten duten hezitzaileak aurkezteko. Zerbitzu hori gauzatzen den Gazte-txokoan DBH-1eko ikasleak izan dira goizean, eta, arratsalderako gurasoak daude deituta. 18.00etarako.
Nerabeentzako Zerbitzua 11 eta 17 urte bitarteko nerabeei dago zuzenduta, eta Kultur Etxeko sotoan dagoen Gazte-txokoan du egoitza. Gazte-txokoa asteazken eta ostegunetan 17.00etatik 19.30era, ostiraletan 16.00etatik 18.30era, larunbatetan 17.00etatik 20.00etara eta igandeetan 17.00etatik 20.30etara dago irekita.
Hezitzaileak kalean ere izaten dira, honako ordutegi honekin: asteazkena, 15.25-16.15; osteguna, 16.00-17.00; ostirala, 14.00-15.00 eta 18.30-19.30; eta larunbata, 20.00-21.00. Sare sozialen bidez ere izaten dira harremanetan gazteekin: asteazkena, 16.15-17.00; ostirala, 15.00-16.00; eta larunbata eta igandea, 16.30-17.00. Amaitzeko, gurasoei arreta ere egiten diete, ostegunetan, 11:00ak eta 13:00ak bitartean













