Arimen gau beltza antolatu dute igandean Ormaiztegin
ORMAIZTEGI // Ormaiztegiko Udalak arimen gau beltza antolatu du iganderako. Beldurrezko tailerrak eta kalabazen ibilbidea egingo dituzte, eta baita sukaldaritza, eskulanak eta mozorro festa ere, 16:30etik 19:00etara udaletxepean. Aurrez izena eman behar da kultura@ormaiztegi.eus helbidera idatzita. Gaztelekuan ere gau beltzari lotutako ekintzak egingo dituzte gazteek larunbat eta igandean.













