Goierriko bi ostatu ETB2ko 'Juego de cartas' saioan
ETBk gaur emango du Gipuzkoako ostatuei eskainitako saioa. Gabiriakoa eta Itsasokoa agertuko dira bertan
Itsasoko ostatuko Manu Hernandez eta Gabiriko Ostatuko Mikel Asurabarrena. // EiTB Euskal Telebistaren Juego de cartas gastronomia lehiaketa-programa Gipuzkoako ostatuekin osatuko dute. Saioa gaur izango da, 22:30ean, ETB2 katean. Lau jatetxeen artean, Gabiriako Ostatuko Mikel Asurabarrena eta Itsasoko Ostatuko Manu Hernandez sukaldariak izango dira partaide. Altzoko eta Orexako ostatuak dira beste bi lehiakideak.












