Asteazkenean hasiko dira danborradako entseguak, Karramarron
Helduen danborradako entsegua 20:15ean izango da, eta haurrena, berriz, 19:30ean.
Ormaiztegiko San Andres jaiak heltzear daude. Horren harira, herrian antolatzen dituzten danborradetako entseguak datorren hastean hasiko dira, haurrenak zein helduenak. Iaz balkoietatik ospatu zuten ormaiztegiarrek danborrada covidagatik, baina aurten kalean izatea aurreikusi du udalak, ohi bezala. Haurren danborrada azaroaren 21ean izango da, 12:00etan, eta helduena, aldiz, azaroaren 29an, 20:00etan.
Karramarron izango dira entseguak. Aurrenekoa datorren asteazkenean izango da, azaroaren 3an. Ondoren, hilaren 5ean, 10ean, 12an, 17an eta 19an entseatuko dute, helduek 20:15ean eta haurrek 19:30ean. Helduek egun bat gehiago izango dute danborrada prestatzeko, hilaren 24an ere elkartuko baitira. Makilak eta gerrikoa eramatea beharrezkoa da entseatzeko. Izena Karramarron bertan eman beharko da, eta afarirako txartelak ere entseguetan salduko dituzte.