Ekaitz Goikoetxearen hitzak, Espainia osora
Beasaindarrak Naizen elkartearentzako egindako abestia Kai Etxanizek Telecincoko Got Talent programara eramango du

Ekaitz Goikoetxeak Naizen elkartearentzako egindako Naizen – Yo sé quién soy abestia Espainiara ere iritsiko da. Kai Etxanizek Telecincoko Got Talent programan abestuko du. Gaur ikusi ahalko da, 22:00etan.
Naizenek transexual adingabeak ikustarazi nahi ditu abestiaren bidez. Lortuko dute, programak miloika ikusle izaten dituelako. Iazko edizioko finalak, esaterako, hiru miloi ikusle baino gehiago izan zituen.