Iñaki Azurmendik finalerako txartela nahi du
Sherpa Ai Aizkorako Txapelketa Nagusiko atarikoa etzi jokatuko dute. Hamahiru aizkolari lehiatuko dira eta seik egingo dute aurrera
Iñaki Azurmendi Sherpa Ai Aizkorako Txapelketa Nagusiko atarikoan arituko da etzi, Zestoako (Gipuzkoa) kiroldegian. Goi mailako hamabi aizkolariak izango ditu parean. Seik egingo dute aurrera, finalera. Sei enbor moztu beharko dituzte: bi kana-erdiko, 60 ontzako bi, eta bi oinbiko.
Azurmendi izango da lehian arituko den goierritar bakarra. Promozio mailako txapelketa irabazi zuelako izango da bertan. Lan zailagoa izango du oraingoan.