Itaiak eskolak emango ditu lau herritan
Emakume langileon eskolak datorren asteburuan egingo dituzte. Feminismoaren inguruan hausnartuko dute lehen saioan
Goierriko Itaiak Emakume langileon eskolak antolatu ditu Beasainen, Legazpin, Ordizian eta Urretxun. Azaroaren 6an egingo dute lehen saioa. Feminismoaren inguruan hausnartuko dutela aurreratu dute.
Eskolak antolatu dituzten bigarren ikasturtea izango da. Azkenekoan ere egin zituzten. Ezagutza teoriko eta politikoa bereganatzea da helburua, militante aktiboak eta formatuak bilakatzeko. Beharrezkotzat jo dute. Bestelakoan, “langile klasearen erdia gaitasun politikorik gabe” jarraituko duelako eta “langile klaseko kideon arteko banaketa” betikotuko delako.
Saio guztiak azaroaren 6an izango dira, larunbata, 11:30ean |
|
Beasain | Udaletxean |
Legazpi | Gaztetxean |
Ordizian | D’elikatuzen |
Urretxu | Kultur etxean |