Kontseilu Sozialistak bidesariaren aurkako mobilizazioak hasi ditu
Bizitzaren garestitzea salatu nahi dute. A-636 errepideko bidesariari ezetz esateko ekintza-sorta egingo dute azaroan zehar
Goierriko Kontseilu Sozialistak A-636 errepidea ordainpeko bilakatzearen aurkako ekintzak iragarri ditu azarorako. Astelehenean bertan egingo dute lehendabizikoa: Astelehenean, esaterako, baskulan elkarretaratzea egingo dute, 12:00etan. Eguraldi txarra egingo balu estalperen batera lekualdatuko dira. Deba bailarako kontseilukideak ere bertaratuko dira, eurek ere bidesariaren aurkako dinamikak abiatuko baitituzte eskualdean. Herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete.
Herriz herri esku-orriak banatzen ere ibiliko dira. Gaiaren inguruko euren irakurketa zabalduko dute. Ekintza gehiago ere egin nahi dituzte. Zer eta nola egin eztabaidatzeko bilera irekia egingo dute gaur zortzi, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.
Arazo sakonagoa
Kontseilu Sozialistak bidasariena feneomeno isolatu bat baino, kapitalismoaren krisiaren beste adierazle bat dela diote. Bizitzaren garestitzeari egin nahi diote aurre: erregaiak, jakiak, argindarra… Langileen aurrezkietan duen kaltea argudiatuta, errepidea erabat doakoa izan behar dela defendatu dute.