Turrientesek, jarri; Elustondok, sartu
Realaren bigarren golak beasaindar izaera izan zuen
Beñat Turrientesek atera zuen kornerra Aritz Elustondok sareetara errematatu zuen. Realaren bigarren gola izan zen, lasaitasunarena. Irabazten joan arren, aurkariak gola egiteko hainbat aukera garbi izan zituen, baina beasaindarren arteko loturak hiru puntuak bermatu zituen.
Elustondoren denboraldiko hirugarren gola da. Ligan sartu ditu hirurak. Bere golegile markarik onena berdindu du hala, denboraldi erdia ere jokatu ez duten arren. Hamar gol daramatza lehen taldean, 2014/2015 denboraldian debuta egin zuenetik. Elustondo, gainera, taldeko kapitaina izan zen atzo.
Reala sailkapeneko lehen postuan dago. Azken hamar partidetan ez du galdu.