Ordiziarrek gargardo egarria ase dute
Beti Alai pilotalekua bete egin da Garagardo Azokako hirugarren egunean. Bihar eta etzi ere zabalik egongo da
Ordiziarrak garagardo egarri ziren, iaz ez zelako zerbeza feriarik egin. Aurtengoari gogotsu heldu diote, alajaina. Beti Alai pilotalekua bete egin dute hirugarren egunez. Burrunbazale Fat Dutchmenek giroa are gehiago alaitu du, gainera. Oraindik inor ase gabe badago, bihar eta etzi ere irekita izango da, 18:00etatik 00:00etara. Astelehenean bazkideen eguna izango da eta paella doan izango dute.