Afizionatu mailako partidak jokatuko dira Antzizarren
BEASAIN // Afizionatu mailako esku huskako hiru partida izango dira etzi, 11:00etatik aurrera, Antzizarren. Larratek eta Bergarak Bankoa Abanca DV buruz buruko txapelketa zabalduko dute. Irabazten duena finalerdietara igaroko da; gizonezkoek binaka jokatuko dute. Mikelarena-Lizeaga Arrillaga-Iztueta eta Murua-Gaskue Hormaetxea-Altuzarra izango dira partidak.













