Azurmendi oharkabean hasi zen aizkoran, hein handi batean, Anjel Arrospide lagun eta aizkolariak hauspotuta. Maila nagusira igo berritan, aizkolaririk beteranoena da.
World Cheese Awards nazioarteko gazta lehiaketaren sariak banatu dituzte gaur, Asturiasen. Idiazabal Jatorri Izendapeneko 18 gaztandegi izan dira sarituak. Horien artean, hainbat goierritar daude.
Bihar, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, elegante jantziak izango dira ikusgai. Jantzien eta osagaien trukaketa eta salmenta ere egingo da. 12:00etan eta 17:00etan, kamafeoak egiteko aukera izango dute herritarrek.
Aitor Furundarena Usabiagak eta Iñaki Telleria Barrenak kontzertua eskainiko dute Guraso Elkarteko aretoan, 19:00etan. Sarrerak liburutegian daude salgai, 5 euroan.
Haurren aurrean helduek dituzten hizkuntza ohituretan indarra jarriko du aurtengo Euskaraldiak. Kanpaina berria azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean gauzatuko da. Hitzaldia Paula Kasares euskararen transmisioan adituak egingo du, astelehen arratsaldean, Kultur Etxean.
Buzkantza salmenta eta dastaketa eta artisau postuak izango dira, baita idi proba ere. Urretxun eta Agiñan San Martin eguna ospatuko dute.
Koldobike Olabide alkatearen eta Maite Lonbide zinegotziak bisita egin diote, aurrez aurre zoriontzeko.
Zinema duela 100 urte baino gehiago iritsi zen Legazpira, eta ordutik ez du ia etenik izan. Ibilbide luze horri errepaso egiten dion erakusketa irekiko dute igandean, paper fabrika zaharrean.
Etenaren ondoren, mutiloarrek berriz antolatu dute Txerri Azoka. Igandean 25 bat postu jarriko dituzte. Txerrikiak, eztia, artisautza produktuak, barazkiak edota esnekiak egongo dira salgai.