Beti-Bizik San Silbestre lasterketa egingo duela baieztatu du
Beti-Bizi elkarteak San Silbestre lasterketa antolatuko duela iragarri du. Urteroko lasterketa berreskuratu nahi dute, baina hari mutur batzuk airean dituzte oraindik. Izen ematea itxita dago, esaterako, zenbat jendek parte hartu ahalko duen argi ez dutelako. «Laster» zabalduko dutela aurreratu dute, dena den.
Ibilbidea betikoa izango dela baieztatu dute. Loinazko San Martin plazatik atera, Nafarroa etorbidea gurutzatu Barrendain plazaraino, Joan Iturralde eta Zaldizurreta kaleetatatik itzuli Porteriaraino eta, berriz ere, Jose Migel Iturriotz kalean, gora. Ia hamar kilometroko ibilbidea da.
Sariak ere orain artekoak izango dira. Gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat sari berdinak izango dira. Zozketak ere egingo dituzte.













