Gipuzkoako zikloko organo kontzertua igandean Ataunen
ATAUN // Gipuzkoako Organoak Plazara 2021 egitarauko kontzertu bat Ataunen izango da, igandean. Musikenek eta aldundiak antolatu dute zikloa, organo musika herritarrengana hurbiltzeko. Oiartzunen, Tolosan, Donostian, Andoainen, Usurbilen eta Ataunen izango dira zortzi ekitaldi. Ataunen, igandean 12:00etan, Tourseko San Martin elizako organo barrokoan, Brett Leighton musikariak (Australia, 1955) joko du. Austrian bizi izan da 30 urtean, eta Linz-eko unibertsitate batean organo irakasle eta kontzertista da gaur egun.













