CAFek 180 milioiko akordioa itxi du Egipton
Kairoko metroko 1. linean zerbitzua eskaintzen duten 23 unitate birgaitu beharko ditu, besteak beste
CAFek 180 milioi euroko akordioa adostu du Kairo hiriko metroaren kudeaketaz arduratzen den NAT enpresa publikoarekin. Metroko 1. linean zerbitzua eskaintzen duten 23 unitateren birgaitze integrala egingo du trukean. Lanak Egipton bertan egingo dituzte, bezeroaren jabetzakoak diren Kozzikako instalazioetan. Mantentze-jarduerak ere CAFen ardura izango dira, gutxienez bi urtez.
Lanak amaitutakoan trenak irisgarriagoak, seguruagoak eta erosoagoak izango dira. Aire girotua gehituko diete, esaterako. Tenperatura maximoen urteko bataz bestekoa 35ºkoa da, baina unitateek 30 urte baino gehiago dituzte. Metroa 1987an inauguratu zen eta 1 lineak 35 geltoki ditu 44 kilometroko ibilbidea du.