Arrastaka Mendi Taldeak jarduera berreskuratuko du
Datorren asteburuan Merindadeetako eskualdera joango dira. Castro Valnerara igoko dira, 1.700 metrotik gora
Arrastaka Mendi Taldeak ohiko txangoak berreskuratuko ditu, osasun egoerak behartutako geldialdiaren ondoren. Datorren asteburuan egingo dute lehen txangoa, azaroaren 20an eta 21ean, Burgosko (Espainia) Merindadeetako eskualdera. Castro Valnera (1.718 metro) eta Peña Corba (1.333 metro) mendietara igoko dira.
Bilera egingo dute gaur zortzi, txangoaren inguruko xehetasunak zehazteko eta balizko zalantzak argitzeko. 19:30ean elkartuko dira, taldearen egoitzan. Irteeran parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.