Astigarretako Sanmartinak bertan behera utzi dituzte
Astauzel Elkartekoek seguruena jendetzarik ez elkartzea dela iritzi diote, pandemiaren bilakaera ikusita
Astauzel Elkarteak San Martin jaiak bertan behera uztea erabaki du. Asteburuan ziren egitekoak, baina positibo kopurua gora doala ikusita jendetzarik ez elkartzea hobe dela iritzi diote. Gainera, gehienbat jende heldua elkartzen dela diote. Zaurgarriagoak izanik, segurtasuna are gehiago zorroztu nahi izan dute.
Beasainen azken astean sei kasu agertu dira. 100.000 biztanleko 85 lagun daude gaixo, eremu horian.