Aterpek hormak bota ditu
Mila Garmendiak 'Larrazken Okretan' erakusketa zabaldu du Aterpe tabernan. Paisaia bilduma bat da
Mila Garmendia sortzaile itsasondoarrak Larrazken Okretan erakusketa aurkeztu du Aterpe tabernan. Erakusketa formatu txikiko akrilikoz osatuta dago. Lanak pigmentu naturalekin landutakoak dira, eta pintura eta collagea nahastu ditu paisaia oniriko, ireki eta infinituak sortzeko. Erakusketa abenduaren 1era arte egongo da ikusgai.