Kluben arteko pilota txapelketa eta omenaldia
Zumarragan jokatutako finalean, Irurtzungo taldea izan da txapeldun, Lemoakoari irabazita. Antonio Elizondo eta Jose Antonio Aldama omendu dituzte.
Igandean Euskal Herriko kluben arteko pilota txapelketako finala jokatu zuten Zumarragan. Irurtzungo taldea Lemoakoari nagusitu zitzaion. Finala hasi aurretik, zazpi pilotazale omendu zituzten. Tartean, Antonio Elizondo (2020an hil zen) eta Jose Antonio Aldama zumarragarrak.