Balkanetako gerran girotutako filma, aste honetako proposamena
Goienizek 'Quo Vadis, Aida?' filma eskainiko du
Goieniz zineklubak Quo Vadis, Aida? film bosniarra eskainiko du bihar, 20:15ean, Usurbe Antzokian. Gaztelaniaz izango da. 1995. urtean kokatutako filma da, Jugoslaviako gerra betean. Aidak, Nazio Batuen Erakundeko langile batek, bere herritik errefuxiatu kanpaleku batera ihes egin beharko du gatazkarengatik.
Mundu mailako film onenaren Oscar sarirako izendatuta egon zen, besteak beste.