Goierritik, Bilbora
EH Bilduk datorren asteburuan antolatu duen manifestaziorako autobusak antolatu dituzte eskualdeko herri gehienetatik
Goierriko herri gehienetan autobusak antolatu dituzte EH Bilduk datorren larunbatean deitu duen manifestaziora joateko. Bilbon izango da. Irteera orduak datak gerturatu ahala zehaztuko dira.
Autobusak: |
||
Ataun | Legazpi | Segura |
Beasain | Legorreta | Urretxu |
Gaintza | Mutiloa | Zaldibia |
Idiazabal | Olaberria | Zegama |
Itsasondo | Ordizia | Zerain |
Lazkao | Ormaiztegi | Zumarraga |
Koalizio abertzaleak “fase berri bat” zabaldu nahi du azaroaren 20an. “Aske eta berdinen Euskal Herria dugu helburu”, diote. “Inboluzioari horma jarri behar diogu horretarako”. Inboluzioa diotenean “ultraeskuin faxistari, publikoaren pribatizatzaileei, prekarietatea errezeta bakartzat dutenei, munduaren etorkizuna errausten dutenei, euskara desagerrarazi nahi dutenei eta finean, euskal herritarron eskubideak murrizten dituztenei” buruz ari direla zehaztu dute. “Aurre egiten dion komunitate konprometitu, askatzaile eta berdinzalea” aldarrikatuko dute.
Data berezia da. Franco diktadorearen eriotzaren eta Santi Brouarden eta Josu Muguruzan erailketaren urteurrena da.