Goxarako atarira eraman dute protesta
Beasaingo etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek hirugarren greba eguna dute
Beasaingo etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek protesta Goxarako atarira lekualdatu dute gaur. Beasaingo Udalak zerbitzua Goxararen esku du utzia. Enpresa beraien bizkar aberasten ari dela salatu dute.
Lan-baldintzak hobetzeko astebeteko lanuztea egiten ari dira. Egunero irtengo dira kalera, protestan. Aurrekoetan udaletxearen parean elkartu dira, udala ere euren egoeraren erantzule jotzen dutelako.