'Suaren froga' liburua aurkeztuko du Patri Urkizuk gaur, elizan
ZERAIN // ZerainLabek antolatutako udazken kulturala hasiko da gaur. Patrizio Urkizu historialari eta idazleak uztailean argitaratutako Suaren froga liburua aurkeztuko du elizan, 18:30ean. Joanes Lopez Zeraingoa abiapuntu hartuta, eleberri historikoa idatzi du Urkizuk. 1488an Jauregin jaio zen Joanes Lopez, eta 1530ean Inkisizioak Granadan erre zuen, luterano kutsuko liburu batzuk idazteagatik.













