Zinema ibiltaria Ordiziara iritsiko da bihar
'Fantasia' filma estreinatuko dute Herri Antzokian. Ainhoa Andrakak euskarak zineman duen presentziaz hitz egingo du.
Zinema Ibiltaria ekimena Ordiziara iritsiko da bihar. Aitor Merinoren Fantasia filma estreinatuko dute, zinemetara salto egin baino lehen. Emanaldia 19:30ean izango da, Herri Antzokian. Emanaldiaz gain, Ainhoa Andraka zinemagileak euskarak zinean duen presentziaz hitz egingo du.
Sarrerak bost euroan jarriko dituzte salgai, antzokiko leihatilan eta Kutxabank-en. Abonatuak direnek, urteko bonoarekin sartzeko aukera izango dute.