Ampo Ordiziak Altamiran gotortuta jarraitzen du, Gernika 51-8 menperatuta
Lehen zatian 31-8 bideratu du Ordiziak euskal derbia, eta ez dio aukerarik utzi Gernikari. Bost entsegu gauzatu dituzte goierritarrek.
Ampo Ordiziak segurtasun balio erantsia dauka Altamiran jokatzen duenean. Ohorezko Mailako ligako 5. jardunaldia jokatu dute gaur, Gernikaren aurka, etxeko hirugarren partida. Geldialdiaren aurretik Complutense Cisneros menperatu zuen (urriak 24, 31-18) eta bi aste lehenago Les Abelles (34-12). Gaur, denboraldiko markagailu puztuena lortu du: 51-8.
Aurreneko zatian jada garbi geratu talde bakoitzaren ahala zein den. Gernikarrak sailkapenaren atzean daude, eta Ordiziak erdialdetik gorantz hasteko asmoa erakutsi du. 31-8 bukatu da lehen zatia.
Bigarren zatian, aukerarik ia ez diote eman ordiziarrek bizkaitarrei. Zigor kolpeekin asmatuta, puntuak batu besterik ez du egin Ordiziak.
Ligako hirugarren garaipenarekin, eta jardunaldian gainontzeko partidak jokatzeko faltan, Ordizia 2. jarri da behin-behinean sailkapenean, 15 punturekin; eta Gernika azkeneko postura hondoratu da. Hurrengo jardunaldia, bi aste barru, Valladoliden jokatuko du, VRAC Quesos Entrepinaresen aurka.
Markagailua:
- 7′. Entsegua Imanol Aldanondok eta transformazioa Valentin Cruzek. 7-0
- 10′. Zigor kolpea Gernikak. 7-3
- 13′. Zigor kolpea Cruzek. 10-3
- 17′. Entsegua Alain Arañak eta transformazioa Cruzek. 17-3
- 21′. Entsegua Aldanondok eta transformazioa Cruzek. 24-3
- 35′. Entsegua Aldanondok eta transformazioa Cruzek. 31-3
- 35′. Entsegua Gernikak. 31-8
- Atsedenaldian: 31-8
- 51′. Zigor kolpea Cruzek. 34-8
- 64′. Zigor entsegua. 41-8
- 70′. Zigor kolpea Cruzek. 44-8
- 75′. Entsegua Aitor Txurrukak eta transformazioa Cruzek. 51-8
- Bukaeran: 51-8
Ordiziaren hasierako taldea eta aldaketak:
1. Aitor Lasa (>Ander Alberdi), 2. Diego Carvajales (>Caylib Oosthuizen), 3. Rodrigo Oubiña (>Mohamed Amine), 4. Asier Alvarez de Eulate, 5. Kawa Leauma (>Aitor Txurruka), 6. Eneko Salinas, 7. Anthony Matoto (>Anthony Nazabal), 8. Oier Goia, 9. Alain Araña (>Elliot Ryan), 10. Lander Mujika, 11. Julen Goia, 12. Valentin Cruz, 13. Imanol Aldanondo (>Joubert Engelbrecht), 14. Andell Loubser (>Arturo Rivas), 15. Lander Gomez.