Etxez etxeko arreta zerbitzukoek mobilizatuta jarraitzen dute, greba amaitu arren
Astelehenean lanera itzuli ziren, baina egoera hobetu ez dela eta protestan jarraitu dute
Beasaingo etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek protestak ez dituzte alboratu lanera itzuli diren arren. Atzo arratsaldean asanblada egin zuten eta mobilizazioei eustea erabaki zuten. Erauskin plazan egin zuten elkarretaratzea.
Kexu dira Goxarak eta Beasaingo Udalak euren eskakizunei entzungor egin diela, protestan hilabeteak daramatzaten arren. Aurreko astean greba ere egin zuten. Halere, euren lan-baldintzak ez direla hobetu salatu zuten.