Santa Zezilia musika emanaldia bihar egingo dute Lazkaon
Lazkao Txiki Musika Eskolak kontzertu berezia egingo du bihar arratsaldean, plazako frontoian.

Astelehenean ospatuko dute musikariek beren eguna, eta Lazkao Txiki Musika Eskolan bihar egingo du Lazkaon Santa Zeziliaren inguruko kontzertu berezia. Plazako frontoian, 16:45ean hasiko da emankizuna, eskolako ikasle eta talde ugari parte hartzen direla. Bestetik, musika eskolaren 25. urteurrena ospatzen hasteko ere balioko du biharko saioak.