Xegun Altolagirreren gidoitik abiatutako 'Zutik!' pelikula Latxartegin ikusgai, larunbatean
Zuhaitzetan bizi diren iratxoak dira animaziozko filmeko protagonistak. Haurrak izaditik aldentzen ari direla salatu nahi du. Igandean 'Mediterraneo' emango dute.
Zutik! animaziozko filma eskainiko dute larunbatean Latxartegi zinema aretoan, haurrentzako saioan. Emanaldi bakarra izango da, 17:00etan.
Pelikularen gidoilarietako bat Xegun Altolagirre legazpiarra da, eta zuzendaria Urretxuko Iker Alvarez. Baleuko SL ekoiztetxeak Mexikoko Polar Estudio eta Brasilgo Tortuga Estudios ekoiztetxeekin elkarlanean egindako filma da, eta urriaren 22an estreinatu zuten.
Hiriko zuhaizti bateko zuhaitzetan bizi diren iratxoak dira protagonistak, eta haurrak izaditik aldentzen ari direla salatzea da helburua
Igandean, ‘Mediterraneo
Asteburu honetako Legazpiko zinema karteldegia Mediterraneo filmak osatuko du. Marcel Barrenak zuzenduta, eta Eduard Fernandez eta Dani Rovira protagonista paperetan, Greziako Lesbos irlako errefuxiatuen inguruko gaia lantzen du.