Erosketak jasotzeko takila adimendua instalatuko du Legazpiko Udalak
Plazan jarriko du, Urbeltz pilotalekuaren ondoan. Hurrengo asteazkenean, azaroak 24, aurkeztuko du ekipamendu berri horren funtzionamendua.
Legazpiko Udalak zerbitzu berri bat jarriko du martxan, herriko dendetako eta baserrietako bezeroei zuzendutakoa. Erosketak edozein ordutan jaso ahal izateko takila adimendua instalatuko du, eta ekipamendu berri horren funtzionamendua datorren asteazkenean, hilak 24, aurkeztuko du, 12:00etan, Urbeltz pilotalekuaren ondoan.
Takila adimendua Euskal Herria Plazan kokatuko du udalak, pilotaleku ondoan, eta eguneko 24 ordutan egongo da erabilgarri, urteko 365 egunetan.