Atsedena, kirolean hobetzeko
Atsedena, elikadura eta entrenamendua. Horiek dira kirolari on batek bere buruari ezarri beharreko ohitura edo errutina nagusiak.
Atsedena edonorentzat da mesedegarria, baina kirolarien kasuan, garrantzia berezia hartzen du gaueko loa zaintzeak. Izan ere, egunean zehar egindako esfortzu fisikoari buelta eman eta gorputzak bere burua erregeneratzeko erabiltzen du atsedena. Lo egiteko giro egokia sortu behar da, tenperatura, airearen kalitatea edota argia kontutan hartuta, baina baita koltxoia, burukoa edo oheko estalkia ere.
Amets Descanson badakigu zein garrantzitsua den atsedena kirolean eta horregatik Eskura Fisioterapia Zentroko Asier Dorronsororen ikuspuntuarekin bat egiten dugu: «atsedenak eta loak kirolarien errendimenduan laguntzen du, baita muskuluak eta zuntzak errekuperatzeko garaian ere. Sistema inmulogikoa hobetzen du, masa muskularrean eragin positiboa du, gorputzaren indarra eta potentzia gehitzen ditu, eta zuntz-hausturak eta lesioak izateko arriskua murrizten du». Fisioterapeuta edo kirol prestatzaileekin elkarlanean aritzeko prest gaude, kirolariari atsedenerako eskaintza pertsonalizatua egin eta haren atsedena hobetzeko.
Entrenamenduak planifikatzen diren moduan, atsedena ondo hartzeko baldintza egokiak sortzea ere garrantzitsua da. Amets Descanson, pertsona bakoitzaren beharren eta gorputzaren araberako azterketa egin ondoren, horietara egokitutako eskaintza egingo dizugu. Izan ere, erakusketa bat prestatu dugu atseden-ekipo sorta zabal batekin, pertsona bakoitzarentzat egokiena dena asmatzeko. Horrez gain, burukoen aukera zabala eskaintzen dugu, altuera, forma, neurri, material eta sentsazioei dagokienez, zure etxean proba ditzazun. Nordikoak ere oso garrantzitsuak dira; gure dendan eskandinaviar edredoi ugari aurki ditzazkezu (luma, kotoia, kapoka, tenkela, etab.), koltxoiarekin batera, nordikoak zehaztuko baitu ohearen transpirazio-maila. Gure gomendioa beti izango da material naturalak erabiltzea hezetasuna xurgatzeko duten gaitasunagatik, atseden osasungarria hartzeko mikroklima ezin hobea sortuz.
Horregatik garrantzitsua da kirolariek atsedenari dagokion balioa ematea, ez bakarrik profesionalek, baita kirola afizioz egiten dutenek ere.