Ordiziako Koordinadora Feministaren "aldarrikapenak eta izaera ondoen islatu duen lana izan da". Saria jaso du irabazleak eta egin duen logoa izango da talde feministaren irudia.
Legazpiko Meazti etxeak 1998an ireki zituen ateak garai bateko Guardia Zibilaren eraikin zaharrean. Adinekoentzako tutoretzapeko etxebizitzak dira, eta 23 lagun bizitzeko tokia dago. Bertako bizilagunek etxebizitza propioa dute, eta etxez etxeko zerbitzu guztiak eskaintzen zaizkie eraikin berean.
Herrizaingo Sailak alerta laranja eman du larunbaterako eta iganderako, elur iragarpena dela eta.
Toti Martinez de Lezea idazle arabarrak hitzaldia egin zuen atzo Zeraingo elizan, Edurne Zabalo klarinete jotzailearekin eta Ainhoa Enatarriaga piano jotzailearekin batera.
25 musikari arituko dira. Zortzi herrialde ezberdinetako musikariak igoko dira oholtara, baina ez da goierritarrik izango
Endika Altzelai zumarragarrak Donostiako maratoian parte hartuko du igande honetan, gaixotasun arraroen ikerketaren alde. Altzelairen alabak, 6 urteko Erinek, Ehlers-Danlos baskularra du.
Iruñea Hiria poesia saria irabazi ondoren, liburu eran argitaratu du 'Eripoemia' olerki bilduma Lierni Azkargortak (Lazkao, 1979). Gaixotasuna eta poesia odolean sartu ditu.
Goierriko indarkeria matxistaren aurkako hamaika elkarretaratze egin ziren atzo. Agintariek neurriak iragarri zituzten baina eragileek ekintzak eskatu zizkieten.
Luis Mari Zalduak 'Euskalduntze berantiarraren teoriaz' hitzaldia egingo du asteartean, Anduetza parketxean. Aurrez izena eman behar da parketxera deituta edo idatzita
Goierriko lantegietako Euskara Batzordeen elkarteak antolatu du. Goierritar guztiei irekita dago, eta sarean hainbat galdera erantzun behar dira.
Ordiziako gaztetxeak 35. urtemugako ekitaldiak antolatu ditu biharko. Egun osoko festa izango da, eta gauean, kontzertuekin bukatuko da.
Atsedena, elikadura eta entrenamendua. Horiek dira kirolari on batek bere buruari ezarri beharreko ohitura edo errutina nagusiak.
Asteburu betea izango da Legazpin, zuzeneko musika saioei dagokionean. Gaur, Legazpin oso ezaguna den Iker Piris gitarrajolea ariko da, taldearekin.
Asteburuan banatu zituzten Ataungo 17. Rallyko sariak. Esnaola idiazabaldarrak jaso du lehen saria; herriko lehena, berriz, Antton Etxeberriak.