Euskal mitologia, musikarekin girotuta
Toti Martinez de Lezea idazle arabarrak hitzaldia egin zuen atzo Zeraingo elizan, Edurne Zabalo klarinete jotzailearekin eta Ainhoa Enatarriaga piano jotzailearekin batera.
Zerainlab elkarteak antolatuta, udazken kulturalaren barruan, euskal mitologiaren inguruko hitzaldia eman zuen atzo Toti Martinez de Lezea idazle arabarrak, Zeraingo elizako koru azpian. Musikarekin girotu zuten ekintza Edurne Zabalo klarinete jotzaileak eta Ainhoa Enatarriaga piano jotzaileak. Euskal mitologiako pertsonaia ezberdinetatik abiatuta, istorio zaharrak kontatu zituen idazleak, musikarekin jantziz. Inguratu ziren herritarrek gustura entzun zituzten istorioak.