Gaztetxearen 35. urteurren festa ospatuko dute bihar
Ordiziako gaztetxeak 35. urtemugako ekitaldiak antolatu ditu biharko. Egun osoko festa izango da, eta gauean, kontzertuekin bukatuko da.
Ordiziako Gaztetxearen 35. urteurren festa egingo dute bihar. 12:00etan bertso-poteoa, Eneko Etxebe, Maide Garmendia, Iraitz Sarasola eta Hodei Munduate bertsolariekin. 14:30ean, bazkari herrikoia egingo dute. 18:30etik aurrera elektrotxaranga izango da. Eta 22:00etatik aurrera Jon Dealer and The Coconuts, El Sonido de la Metralla, RudeSka eta Basagain Original taldeen kontzertua.