Jon Esnaolak irabazi du Ataungo argazki rallyko lehen saria
Asteburuan banatu zituzten Ataungo 17. Rallyko sariak. Esnaola idiazabaldarrak jaso du lehen saria; herriko lehena, berriz, Antton Etxeberriak.
ATAUN // Ataungo 17. Argazki Rallyko sariak larunbatean banatu zituzten. Jon Esnaola idiazabaldarrak irabazi du, eta bigarren Jose Miguel Amutxastegi donostiarra izan da. Herriko lehen saria Antton Etxeberriak eta bigarrena Jone Galparsorok jaso dituzte. 25 partaide izan ziren urriaren 3ko rallyan, horietatik zazpi ataundarrak. Argazkietarako honako gaiak ipini zizkieten: atea, iturria, hutsunea, koloreak eta panoramika-paisaia.