Nagore Iñigok irabazi du Ordiziako Koordinadora Feministaren logo lehiaketa
Ordiziako Koordinadora Feministaren "aldarrikapenak eta izaera ondoen islatu duen lana izan da". Saria jaso du irabazleak eta egin duen logoa izango da talde feministaren irudia.
Ordiziako Koordinadora Feministaren logo lehiaketaren irabazlea, Nagore Iñigo izan da. Koordinadorako kideek adierazi duten moduan, “Nagore Iñigok aurkeztu duen lana izan baita taldearen aldarrikapenak eta izaera ondoen islatu duena”. Egindako lanagatik “eskerrak” eman dizkiote. Saria eman diote eta horrez gain, hemendik aurrera logo hori izango da Ordiziako Koordinadora Feministaren irudia.