Altzelaik osatu du maratoia
Endika Altzelai zumarragarrak Donostiako maratoia egin du, gaixotasun arraroen ikerketaren alde
Endika Altzelai zumarragarrak Donostiako maratoia egin du gaur, gaixotasun arraroen ikerketaren alde. Endikaren alabak, 6 urteko Erinek, Ehlers-Danlos baskularra du. Gaitz honek bere sistema baskularreko kolagenoari eragiten dio.
Altzelaik “porru eginda”, baina “pozik” bukatu duela esan du. Izan ere, eguraldia beldurgarria izan da. “Haizea, euria, txingorra… eguzkia ezik, gainontzeko guztia egin du. 38. kilometro inguruan txingorra hasi da eta hamar minutu iraun du”. 3 ordu eta 47 minutu behar izan ditu maratoia amaitzeko. “Denbora horretan egitea pentsatzen nuen”.
Altzelairen ekimenarekin bat egin nahi dutenek, migranodearena.org webgunean eman dezakete diru-laguntza. Zurich fundazioak herritarrek emandakoaren %50 emango du.