Argizpiren rallyko lehen saria eta odolki kofradiarena, Miguel Caverorentzat
Argizpi elkarteak antolatutako lehiaketan 34 argazkilarik hartu dute parte. Lourdes Losada izan da herriko lehen sailkatua.
Miguel Cavero Carazo Argizpi argazkizale elkartearen argazki rallyan jaun eta jabe izan zen. Ordiziarrak lehen saria eta odolki kofradiaren sari berezia bereganatu zituen. Hala, 200 euroko sariaz eta garaikurraz gain, odolki sorta bat eta datorren urteko azoka bereziko karteleko argazkia izatea lortu zituen.
Sailkapena: |
|
1. | Miguel Cavero Carazo |
2. | Jose Miguel Romero Barco |
3. | Omar Igual Marcos |
Lourdes Losada Prado izan zen beasaindarrik onena. Enara Cidek jaso zuen epaimahaiaren aipamen berezia, parte-hartzaile gazteena izateagatik.
204 argazki
200 argazki baino gehiago aurkeztu ziren denera. Beasaingo odolkia, terrazak, paraleloak, egurra eta gako baxua izan ziren argazkietarako gaiak. 34 argazkilarik hartu zuten parte. Goierritarrak ziren erdiak. Bizkaitik etorritako argazkilariak ere izan ziren.