Begiak erreka eta ibaietan jarrita
Asteburuko euriteek eta gainetako elurren urtzeak eraginda, errekak hazita datoz. Atzo uholde arriskuaz ohartarazi zuen Herrizaingo Sailak, baina egoera hobera egiten ari da, pixkanaka.
Astebururako euriagatik eta elurragatik eman zuten alerta, eta orain, erreken egoerak eragiten du kezka. Izan ere, egindako euri guztiak eta tontorretako elurrak urtzeak, haranetako erreka eta ibaien emaria haztea ekarri du.
Atzotik gaurra, euri gutxiago egin du, ordea, eta Goierrin dagoeneko ez dago alerta egoeran aurkitzen den errekarik.
Goierriko meteorologia neurgailuen datuak (l/m²):
Ostirala | Larunbata | Igandea | |
Aitzu (Urretxu) | 56,3 | 51,2 | 13,2 |
Agauntza (Ataun) | 33,8 | 37,3 | 9,3 |
Amundarain (Zaldibia) | 40,6 | 47,3 | 12,0 |
Estanda (Beasain) | 44,7 | 46,2 | 13,2 |
Matxinbenta (Beasain) | 54,5 | 55,7 | 15,6 |
Ordizia | 54,8 | 63,4 | 15,8 |
Zegama | 40,4 | 58,3 | 19,6 |
Elurra ere egin du, baina ez hasiera batean espero zitekeen bezain kota baxuetan. 500-600 metrotik gorako mendi eta gainak zuritu ditu elurrak. Aritz Egea mendi korrikalariak sare sozialetara igotako bideo honetan, Izazpiko gaina ikus daiteke, zurituta. Atzotik, ordea, elur hori urtzen ari da tontorretan, eta horrek ere eragin du errekak haztea.
Izaspi haizea fin
— Aritz (@egea_aritz) November 28, 2021
Ezkion elurra 580mtik gora@Euskalmet @goierriHitza pic.twitter.com/yXMqZeVjf9