Ernaik aisialdian euskara lehen aukera izatea nahi du
Musika, bertsoak eta jai-giroa uztartuko dituzte, euskaraz
Beasaingo Ernaik “herriko gazteen artean euskarari bultzadatxo bat emateko” bertso-triki-poteoa antolatu du larunbaterako. 19:00etan hasiko da, Arranon, eta J.M. Iturriotz eta Zaldizurreta kaleak zeharkatuko dituzte. Maddi Aiestaran eta Ane Beloki izango dira bertsolariak. “Etorri, egin euskeraz eta ondo pasa; holakoxe erreza”, diote.
Ernaiko kideak kezkatuta daude beasaindar gazte askoren artean euskara ez delako lehen aukera. Bereziki, aisialdi-eremuetan.