Amaitzear da Movember
Kanpainaren amaiera moduan, bibotedunen argazkia atera dute asteburuan, Ordizian.
Azaroan zehar egiten den Movember kanpainaren azken eguna da gaur. Hilabete osoan zehar ekintza ugari egin dituzte, gizonezkoei eragiten dien minbiziari ikusgarritasuna emateko, sentsibilizazioa sustatzeko eta ikerketarako diru bilketa egiteko. Igandean, bibotedunek argazkia atera zuten Ordiziako Plaza Nagusian.