Gorka Izagirre jaun eta jabe izan da Abadiñoko lozkatian
Ziklo-kros proba mitikoen pare, euritan eta lokatz artean jokatu dute Abadiñoko VI. Ziklo-Kros Saria, asteburuan. Gorka Izagirre izan da azkarrena, eta ziklo-kros denboraldiko bigarren garaipena lortu du, aurretik Garain irabazi eta gero. Iaz ere, bera izan zen Abadiñoko lasterketa irabazi zuena.
Astana taldeko ormaiztegiarrak atzetik aurrerako lasterketa egin zuen. Bigarren itzulirako jarri zen lasterketa buruan, aurrea hartu zien Gonzalo Iguanzori eta Mario Junquerari (bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren).
Izagirreren azken lasterketetako bat izango da Astanaren mailotarekin, urtarrilaren 1etik aurrera, Movistar taldearen elastikoa jantziko baitu.













