Gure Esku Dagok batzar irekiak egingo ditu Beasainen eta Urretxun
Egungo egoera aztertu eta epe laburrean martxan jarri nahi dituzten erronkak azalduko dituzte. Bihar Beasainen elkartuko dira eta etzi, Urretxun.
Gure Esku Dagok eskualde mailako batzar irekiak egingo ditu. Beasainen elkartuko dira bihar, 19:00etan, Igartzako Jauregian; etzi, Urretxun, 19:00etan Kultur Etxean. Larraitz Zubeldia eta Anartz Goia zuzendaritzako kide goierritarrek hartuko dute parte. Beasainen Mario Zubiaga ere izango da.
Batzar hauetan une honetako egoerari buruzko gogoeta egingo dute. Epe laburrera martxan jarriko dituzten erronkak ere aurreratuko dituzte. Orain arte iritsi ez diren tokietara iritsiko direla iragarri dute.