Melmakek festa iragarri du
Jana, edana eta musika izango da. Lau kontzertu eta bi dj izango dira. Abenduaren 18an izango jaialdia
Melmak Beasaingo Gaztetxeak musika jaialdia antolatu du abenduaren 18rako. 22:00etatik aurrera, Reclusion, Holy nuns, Kuma no motor eta Larba taldeak igoko dira oholtzara, bata bestaren atzetik. Punk doinuak izango dira nagusi.
Gitarra distortsionatuek tekno doinuei emango die paso. Gaua borobiltzeko Dj Lolo eta Dj Zabor izango dira pintxatzen.
Aurretik mokadu bat jateko aukera ere izango da. 20:00etatik aurrera pintxopote begano musikatua egingo dute.
Gau osorako sarrera bost eurkoa izango da.