Mikel Alvarezek Agustin Zubikarai beka jaso du 'Euskalia' nobela ontzeko
Mikel Alvarez Sarriegi beasaindarrak Agustin Zubikarai Nobela beka irabazi du 'Euskalia' proiektuarekin. Urtebeteko epea izango du eleberria bukatzeko.
Mikel Alvarez Sarriegik Agustin Zubikarai Nobela beka irabazi du Euskalia proiektuarekin. 3.000 euro jasoko ditu eleberria argitaratzeko. Urtebeteko epea izango du horretarako. Lana entregatutakoan beste 3.000 euro jasoko ditu.
Euskalia zientzia-fikziozko nobela izango da. Nobela beltzaren eta umorezko ukituak ere izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batzuei esker, euskaldunak unibertsoko potentzia nagusi bihurtu dira, eta Euskalia deitu diote Galaxiarteko Erresuma horri. Pixkanaka, auzo herrietakoek euskaldunen kolonizazioaren biktima bihurtuz joan dira, baina denak ez daude pozik, hala nola kultura espainiarraren berreskurapenaren alde ari diren Izar eta Ugutz.
Ostiralean eskainiko ditu xehetasun gehiago, Literatur Amuak jaialdiaren barruan, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Xabier Mendiguren Elkarreko editore beasaindarra izango du. Beka Elkarrek eta Ondarroako Udalak elkarlanean antolatu dute.