Nahia Garrido igerilaria marka guztiak hausten ari da
Espainiako Txapelketan parte hartzen ari da 14 urteko igerilari urretxuarra. Bere mailako estatuko marka bi aldiz ondu du, bizkar igeriketan.
Espainiako txapelketan parte hartzen ari da, 14 urterekin. Atzo bizkar igeriketako 200 metroko proban parte hartu zuen (finaleko gazteena izan da) eta bosgarren postuan sailkatu zen. Hori gutxi balitz, bere adinekoen Espainiako errekorra hautsi du, bi aldiz. Gaur, berriz, bizkar igeriketako 100 metroko proban parte hartuko du.