'Gure lantokia, gure hizkuntzak' izenburua jarri diote, eta bertan jaso dituzte kooperatibako kideen artean hitz egiten diren 18 hizkuntzak
Ederfil Becker kooperatiban (Alegia/Legorreta) bideo bat osatu dute aurtengo Euskararen Egunaren bueltan. Gure lantokia, gure hizkuntzak izenburua jarri diote, eta bertan jaso dituzte kooperatibako kideen artean hitz egiten diren 18 hizkuntzak: euskara, swahilia, ingelesa, wolofa, italiera, arabiera, urduera, mandingera, gaztelania, errumaniera, frantsesa, igbo, tamazigh, eslovakiera, banbara, alemana, punjabiera, eta ekegusii.
“Hizkuntza guztiek behar dutelako bere lekua mundu honetan. Gure kooperatiban ardura hori hartu genuen, eta euskarari dagokion lekua emateko lanean ari gara, egunez egun, 2009 urtean abiarazi genuen euskara planaren bidez. Euskarak eta gainerako hizkuntzek lekua izango duten etorkizuna eraikitzen jarraituko dugu, arduraz, ilusioz eta elkarrekin”.