Movember Zegaman ere izan da
Zegamako Movember taldeak ere bat egin du azaroan gizonezkoen osasun mentala lantzeko eta suizidioaren, testikulu minbiziaren eta prostata minbiziaren prebentzioaren aldeko mugimenduarekin.
Azaroan Movember mugimendua egin ohi da munduko hainbat tokitan. Zegaman ere bat egin du aurtengo kanpainarekin. Gizonen osasun mentala ikusarazteko eta suizidioaren, testikulu minbiziaren eta prostata minbiziaren prebentzioaren alde, biboteak utzi dituzte askok. “Urek goitik behera egiten dute baina ohitura honek behetik gora egin zuen, eta Zegamara iritsi zen, eta bertan sustraiak bota zituen”, adierazi du Juan Mari Apaolaza Zegamako taldeko kideak ohar batean.