Bertsotriki poteoa egingo dute bihar Beasainen
Beasaingo Ernaik «herriko gazteen artean euskarari bultzadatxo bat emateko» bertso-triki-poteoa antolatu du larunbaterako. Ernaik euskara lehen aukera izatea nahi du.
Beasaingo Ernaik «herriko gazteen artean euskarari bultzadatxo bat emateko» bertso-triki-poteoa antolatu du larunbaterako. 19:00etan hasiko da, Arranon, eta Koioten, Osinen, Basakanan eta Bideluzen egingo dituzte geldialdiak. Maddi Aiestaran eta Ane Beloki izango dira bertsolariak. «Etorri, egin euskeraz eta ondo pasa; holakoxe erreza», diote.
Ernaiko kideak kezkatuta daude gazte askoren artean euskara ez delako lehen aukera. Bereziki, aisialdi-eremuetan.